Nor gira

Senperen sortua 1993-an, enpresa berezitua da sukaldaritza kolektiboan. Zerbitzatzen ditu ikastegiak, lantegiak, senda-etxeak, EPHAD-ak, norberako etxeak. Noizean behin « traiteur » janariak egiten ditugu, norberaren gertakarietan edo profesionaletan.

2077 geroztik, Jérôme UBIRIAk eta Marie-Anne bere emazteak kudeatzen dute enpresa. Suhari lantegiak orekatzen ditu tokiko ekoitzpenak eta lantegiko garapena.

Gaurregun enpresak hogeita hamar bat langile dauzka, bi gune modernoetan lekutuak, bata senperen, bestea Maulen, Pirineo Atlantikoetan.

« Lekutze horrek gure atxikimendua adierazten du, gure bezeroen bizilekutik ahal bezain hurbil ekoizten diren mozkinak erabiliz, lurraldearen bihotzean lan eginez : hortan da gure lehentasuna. »

Jérôme Ubiria

Gure zuhurkintza

Gure helburua da lurraldeari balioa ematea, sukaldaritza jakitatearekin, tokiko ekoizpenak erabiliz, tokiko ekonomia garatuz.

Gure baloreak

ONGINAHIA : gure bezeroei beha gaude, lankidei ere, garapena eta begiramena biek bat egiten bait dute

LURRALDEA : herrialdeari lotuak gira

EGIAZKOTASUNA : engundainoko sukaldaritza gauzatzen dugu

BIZITASUNA : behar-bezelako garapenarekin, bazkaltiarren atsegina nahi dugu

Lan taldea

Suharin, kalitatea eta menuen errespetatzea dira lantzen ditugun bi ildoak.

Sukaldean, hiru chef sukaldari daude. Lankideak beren jakitatea adierazten dute, kalitateari lehentasuna emanez.

Langile gehienak euskaradunak dira. Euskara erabiltzen dugu egunero, bai dokumentuetan (menuak), bai eta ere gure elkarrizketetan.

Jérôme Ubiria

Jérôme, sortzez senpertarra, Miarritzeko ostalaritza lizeoan ikasketak egin ondoren sukaldaritza BEP lortu zuen. Janari saltzaile izateko, 1997an Suhari enpresan sartu zen eta 1998an lanean tituluduna izan.

2002an Morlaaseko ostalaritza lizeoan BAC Pro Alimentation lortu zuen, SUHARI enpresako nagusiak proposatzen ziola kalitate arduradun postu bat. 3 urteren ondotik, enpresa berreskuratu zuen, 25 urtetan.