Gure bezeroak

Erostun desberdinekin lan egiten dugu, elkargo publikoak, erakunde pribatuak, enpresak … Jan nahi duen nor berarekin ari gira, edozein pertsonekin !

Euskal Herriko haurtzaindegi ainitzek gure baitan konfiantza daukate. Haurtzaro une guzientzat egokitzen dugu gure eskaintza : barazki eta fruitu sanoak eta freskoak erablitzen ditugu. Janari bakoitza berezia da, gustua, gaia edo testura, ezberdintasuna aberastasuna baita !

Ikastegietarat bazkariak ekartzen ditugu, ama eskolatik lizeoraino, berorik (edo hotzik, hala beharrean).

Errankizun asko ditugu, klasikoa edo % 100 BIO !

Langileak etortzen ahal dira, aholkuak ematen ditugu, dena posible da !

Oporretan, CLSH aisialdi zentroak eta udalekuak eskura ematen ditugu. Zaku-bazkariak edo piknikak proposatzen ditugu ateraldi egunetan eta apairuak banatzen dira eguerditan eta arratsetan, egonaldi denboretan.

Gure inguruko lantegietara goaz. Nork bereko otarreak eskura ematen ditugu, bakoitza sartze, jaki, esneki, deserta eta fruiturekin, lantegi berean garraitua. Aldiz, aste bat aitzin manatzen dira bazkariak : gure lana errazten duzue.

CCAS edo herriko langutza sozialeen zentro askorekin lan egiten dugu, adinekoei, ahalmen urriko pertsonei zuzentzen zaie gure enpresa. Apairuen banaketa garatzen da urte osoan, behar bereziak edo janeurri berezkoak kondutan hartzen ditugu.

Osagarri-etxeetara ekartzen ditugu apairuak. Eskaintza oso bat proposatzen dugu : mota askotako menuak, egokituak, janeurri bereziak.