Gure engaiamenduak

Suhari ari da tokiko ekoizleekin, lurraldeko garapen iraunkorra gauzatuz. Herriko jendeekin lan egiten dugu, sardatik sardexkarat.

Bi sukalde berri horiek enpresaren bi ardatzak daramate : janari sekuritate dietetiko baten betebeharrak errespetatu, ohizko eta gustu oneko sukaldaritza eskaini

Lekuko ekoizleak dira gure hornitzaile nagusiak eta eten gabe ari gira partaide berrien bila, eskaintza mota askotakoa izan dadin.

Euskal Herriko laborariekin zuzenki ari gira lanean. Partaidetza iraunkorraren alde gaude, elkarrekilako eta konfiantxazko harreman sendoetan. Herritar guziak ahal bezain ongi artatzea da gure erronka.

Partaidetzak gure hornitzaileekin izenpetzen ditugu : zirkuitu laburrak garatuz, beren engaiamenduak azkartzen ditugu.

Suharin, xahutzearen kontra, egunero borrokatzen gira, beti bezeroen nahikeriari arreta handia emanez.

2015an eta 2016an janari xahutzeari buruzko ekintza bat eramana izan zen Senpereko eta Mauleko jantegietan.

Ikerlan horien ondotik, janaria hobeki neurtua izan da, gure errezetak arraberrituak ere bai. Egina izan den ekonomiak hurbileko ekoizleen eta erostunen lokarriak azkartu ditu. Kontsumo usaia berriak sortu dira !

 

Bi lantegietan arituz, kostaldean eta barnekaldean, garraio distanziak murrizten dira eta bero-efektua tikitzen da, 50 km gutiagoko garraioak eginez.
Ibilera hortan, langileak hurbil bizi dira, 15 minuta barne.

Suharik ibilgailu « garbiak » erabiltzen ditu, hibridoak edo osoki elektrikoak. Helburua : CO2 gabeko isurketak !

Barneko dietetikariak menuak egokitzen ditu, PNNS osagarri helburu nazionalei araukoak izan ditezen. GEMRCN sukaldaritza eta hazkuntza batzordearen agintuei arta hartzen du.

Gure menuak orekatuak dira eta egokituak.

Elikagarria aparte, ohar guziak onartzen ditugu. Lehentasuna oreka batean dago, dietetika eta zuen gustuaren artean. Sano jan eta ongi jan !

Hilabetero, analisia laborategi independiente batek janaria aztertzen du prozedurak balidatzeko, gure baitarik janaria aztertzen dugularik.

Berriki informatika konponbide batek lagutzen gaitu osasunbidea eta trazabilitatea jarraitzen.

Gure langilegoa urtero formatzen da, osasunbide neurri berriak ezagutzeko.

Hornimendu osoa lurraldekoa da et % 25a dator hurbileko ibilbideetatik.

Laborantza biologikotik datozen osagaiak proposatzen dizkizuegu. Formula horietan Bio jangaiak balorizatzen ditugu, tokiko laborantza, gure lanaren eta gure janariaren kalitatezko bermea…

Buxeten arabera, nortasunen arabera, Suharik formula egokiak proposatzen ditu :

  • > Ohiko formula : tokiko hornimendua, noiezan behin laborantza biologikako mozkinekin ;
  • > BIO formula : gutienik egunero gai bat laborantza biologikotik datorrena ;
  • > « LOCOBIOMOTIBA » formula berria : % 80a BIOtik eta % 20a laborantza hurbiletik datorrena.