Gure soluziobideak

Suhari Traiteur atalak gure lurraldeko ekoizpenak proposatzen ditu, tokiko jakiak. Zuen eskaerei erantzuten ahalko diegu : bilerak, hamarretakoak, ahogozogarriak, pintxoak, elkarte apairuak …

Zuen hautuzko apairuak egin ditzakegu, hotzik bilduko dituzuenak gure lantegian edo ontzi isotermetan zuzenki zerbitzatzeko, berorik zuen gomitei.

Zuen zerbitzuko gaude, langileak behar dituzuekarik gertakizun berezien karietara. Artoski arituko dira gure zerbitzariak, zuen eskaerari erantzunez, dena ongi gerta dadin, giro alaitsu batean.

Manatu duzuena guhaurek helarazten ahal dizuegu, prestatzen dituzuen gertakizunen antolaketaren errazteko.